DÎNER CHEZ ANTOINE
hiriburuko apartamentu bat
gaizki egositako makarroiak
tomate hotza gazta txarra
lau plater ezberdinetan banaturik
ohean eserita dago bat
aulki zaharretan gainontzekoak
hozkailu txikiegitik
urdaiazpikoa atera du norbaitek
zapore artifizialeko ardo gorri
botilak ikus daitezke esperoan
haiek ere apurka hozten
soiréerako prestatzen
janaria zintzurretik behera
mekanikoki behartuz
garagardoa edaten ari dira
ez dute musikarik jarri
liburu bat darabilte ahotan
etxeko gela guztiak bakarrean
biltzen dituen hiriburuko
apartamentu batean