BEGIAK ZABALIK, BIZI NAIZ
bisturia
dabil nire bularraldean
fereka hotz
alderik alde
goitik behera
zabaldu
ditu nire azalak
erraietarako ateak
esku parea
tentuz
gorpuan bizi bila
sartu delarik
eta nire azala
gantza
giharrak
hezurrak
zabalik
begiak zabaldu eta
azken lerroan
eserita nago
oraindik
artile sintetikoz jositako
jertse zaharra soinean
suizidatu eta
bere organoak
eman nahi dituen
balizko pertsona
bati buruz hizketan
haiek
bizidunak