Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

BAINULARIAK

 

 

izaki totala da itsasoa

bere baitan onar nazan

hartzen dut begietan

 

bada negua izanik ere

burua urpean sartzeko

adorea duen jendea

 

eta hondarrezko gaztelua

ez galtzeagatik lehengusua

abandonatu nuen honek

 

miresmenez entzuten ditut

Ondarretako kartzelako hormek

itsasoari aurre egiten zioteneko kontuak

 

beharbada ni ere hareazko

etxeak luzaro iraun zuelako

desegin nintzen lehengusua galtzean