ZUHAITZ BANA
hizkuntza berri hau
galdu dudan guztiaren
oihartzuna baino ez da
lehen hilabeteotan
gauza batzuk ez ditut
sekula berriro sentituko
lekuetara itzultzea
gerran hildakoak zenbatzea
zain egoten ere ikasiko dut
ez dakit nora naramaten
irla batek baino ez dirau
ozeanoari azazkalekin heltzen
bizitzaren zuhaitz bana
iraganean eta etorkizunean
nondik natorren eta nora noan
azken hatsean non bildutako airea
askatuko ote dudan