Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

LA SOIRÉE

 

 

Sena

ibaiaren ertzean

ardo gorria

whiskia edan

nongoa naizen erantzun

edaten jarraitu

masoi familia aberatseko semearekin

ama errusiarraren alabarekin

eta abarrekin

 

ezezagun bat eta

bere gitarraren inguruan

bildu dira gehienak

ardo gorria bukatu da

whiskia eta tabakoa

 

denok gara ezezagunak

bakarra ari da gitarra jotzen

ilargirantz edo eguzkirantz doaz

festa efimeroan ospatu duten ezkontzan

zerura askatutako puxikak

 

aspertuta nekatuta edatekorik gabe

ibaira buruz lehena salto egin edo

bidean galdu gabe etxeratzen saiatu