Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

ASTEARTEA

 

 

etxerantz goaz

aspaldi erretiratu diren

beste guztien atzetik

 

errekaizeak daramatza

gure hitzak

itsasoaren beste aldean

lurraren erdialdean

beste inork entzun ditzan

 

gure hizkuntza

aspaldi hil zen eta

mesedez en español

errepikatzeko erantzuten

digu oihartzunak

 

ez dakigu Italiaraino

helduko garen

edo helmugara iritsi aurretik

urrez betetako

pertz batean

burua sartuta itoko

 

ez digu axola

aldapan gora goaz

muinoa etxe atarian

bukatuko balitz bezala

gailurraren beste aldean

ezer ez balego bezala

 

eta atera beste bat

zuritoa oraingoan

que se nos ha hecho tarde