PAPEREAN BILDUTA
desagertzen ikasi nahi dut
bizitzaren zaporea beste inon bilatu
erre orain arteko egunak
ez naiz itzuliko
kontraesanen tolesturetan
urtu nahi dut
orain arte zain egon direnak
maite ditudanak atzean utzi
maite nautenak eta
nire falta izango ez dutenak
agurtu ere egin gabe
exilio postmodernoan abiatu
nola egin bizitzari ihes
eta bizitzari nola heldu
hizkuntza ahantzia gogora ekarri
paisaia berrietan aienatu
paperean bilduta daramatzat
behar ditudan ondasunak
ez naiz berriro itzuliko
erre orain arteko egunak