Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

GAU HOTZERA

 

 

istant batez

bada ere

ahantzi dut

gogoratutako guztia

 

halako zerbait behar du izan

zoriontasunak

betiereko kaskarreko min honek

zorionaren ajea

 

etxea galdu aurretikoa

oroituko banu

zein diferentea litzatekeen

oraingoa

 

sekula ez banintz

ezein etxetatik atera

behartuta joan

orain ez naizen zer

 

izan nintekeen

imajinatu ez naizela

istant batez

zoriontasuna besterik

 

botila baten lepotik

behera

tunelaren amaierako

gau hotzera