II
hogei minutu
iragan aurretik
zabaldu ditut
begiak eta pertsianak
aulkitik altxa naiz
eta argia piztu
ulertzen dudala uste arren
bakardade basatira
bultzatzen nauen
zulo beltz horrek
begiak itxiarazi
besterik ez dit egiten
egia izango da
haien minak nirea
estaltzen duela
hezurretik haragia
haragitik larrua altxatzea
honetaz guztiaz jabetzea
ahanzturaren mareagora
oinetara
noiz helduko zain
olatuen aurrean eraikitako
hondarrezko gaztelua
izan da orain arte bizitakoa