Kapital publikoa
Kapital publikoa
2014, poesia
104 orrialde
978-84-92468-64-5
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

LO AURREKO LURRUN

 

pertsona oro legez ni ere

bizi izan ez naizen munduen

oroimenez mukuru nago

eta gertatu aitzin aienatu instanteen

bila nabil etengabe

 

baina izua diot

luzaz inoren begietan kera egin

eta holograma bihurtzeari

oihanpe itzaltsuan aiduru

eta zelatan izan daitekeenari

krudeltasun errugabearen eskolan

trebatu nahiko gaituzten kurloiei

 

ederra da

ezagutu ez duzun argitasun baten miraz

argiak amatatu eta loak uriolan eramatea

esetsi guztien markaz atzenduta

edozein leinu eta federen arrastoz futitzen zarela:

zenbat milioi urte behar izan ditu planetak

zure gaurko irri-iritziraino heltzeko

(bost bat mila milioi igual)

 

zaharrak ikusten ditut

belarria zoruaren kontra jarrita

ez dabilen erloju bat atzemateko ikaraz

eta berripaperak orrikatzean

ez ditut ezagutzen han ageri diren soldaduak

ez ditut ezagutzen hildakoak

 

eguna eta gaua nahi ditut ospatu

dohaintzan hartutako sari dira:

hemen amaitu da mundu txiki hau

bihar abia liteke beste bat:

ihesa antolatuta neukan neure baitara etortzeko

baina berandu abiatu eta jende artean galdu naiz