BAKEAREN SEME-ALABAK
gerraren aurrietatik sortuak gara
gosearen zirtziletatik gatoz
gezurraren zutabeetan gora hazi ginen
dena egina zegoen ordurako
eta azkenean ondo bizi eta
laketu egin ginen:
aurrien artean dirua zegoen
zirtziletan bildu zizkiguten
otzan izateko estakuru sailak
zutabeetan gora egin eta
ikus zitekeen zohargia
hizkera bat erauzi eta
fedearen harra txertatu ziguten
eta arima hilak jarri agintearen mirabe
lasta suekin biribilean
protesta egin genuen
baina ez aski sendo
eta ez aski gora
izugarriak gertatu ziren:
handizkako abandonua
harlangaitza garraio urdailean
eta galduko ez bazen
poza inoren begietatik
gorde beharra
eta berriro bakea erein genuen
auzoen gerra ezti eta
geure gezur mikatzen soroetan...
idatzita baitzegoen
azkenean batzuk ondo bizi
eta denok laketu egingo ginela