Kapital publikoa
Kapital publikoa
2014, poesia
104 orrialde
978-84-92468-64-5
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

AZKEN BATEAN

 

azkena hel dakidanean

nirea soilik izan dadin saiatuko naiz

ez zor handirik

ez larregizko albo kalterik

leihoak zabalik doazela umore gaiztoak airean gora

 

mintzo garen herriaren azkena iristen bada

gurea soilik izan dadin saiatuko gara

ez erosta ez negar kanturik

arrangurarik ez haboro arranguren izartegian

eta zabal bedi zohargia bizirik diren hizkuntzetan

 

mundu honen azkena etortzen denean

mundu honena soilik izan dadin saiatuko dira

ez soberazko deitorerik

ez demasezko etsipenik

milioi urte batzuen isuria kanilean behera turrustan

 

utziko ditugu maite izan dugunaren markak

materiaren akorduan

eta hatsarreak azkena bilduko du agian

nola sagar ale batek nire eskuan itxaroten duen goizean

ireki ahala berriak jaio daitezen egunkariko orrian