ILEGALAK
gabiltzan bideak harrapatu gaitu
esaten genuen ekintzen gaitzesteak
ez duela arazoen oinarria
konpontzeko biderik jartzen
baina ekintza eta gertaera batzuk
beti gaitzetsi izan ditugu
esaten genuen berez direla
aldakor gauzak eta baduela horretan
zerikusia haizeak abaguneak
dena ez dela beti zurrun eta berdin
eta kontrako erauntsia heldu zaigunean
giro makurrak okerrera
egin dezakeela ikasi dugu berriz
gabiltzan bideak harrapatu gaitu
eta ematen du ez gabiltzala ez dela biderik
gelditasun handi batean
isilak jan behar gaituela
gure arrazoiak defenditzen ez dakigula
ez dakigula azaltzen zergatik garen
garen bezain setatsu eta ilun
indartsuagoa dela taldearen deia
geure bihotzaren doinu hilduratua baino
eta pertsonek egindako legeek
legez kanpo jarri gaituzte
armada minorizatuen helburuekin
bat egiten dugulako eta
gehiengo diren horienekin ez
gabiltzan bideak harrapatu gaitu
gabiltzan bidean dago askatasuna
eta bide hori zikina da