Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Besoak loturik

 

Besoak bizkarrean loturik

gizon bat

gizon itsusi eta gazte bat

aurpegi huts samar bat

besoak bizkarrean loturik

ibai hartan urperatzen zuten

—tarte batez bakarrik

torturatzen ari ziren ez hiltzen—

besoak bizkarrean loturik.

Hitzik esan ez eta sabelean kolpekatzen zuten

besoak loturik kolpekatzen

kolpekatzen sabela eta barrabilak

kiribiltzen zen lurrean

ostikoz jotzen zuten.

Oraintxe bertan

gaur

ostikoz jotzen dute.

(1969ko abuztuak 13)

 

Con los brazos atados

Con los brazos atados a la espalda / un hombre / un hombre feo y joven / un rostro algo vacío / con los brazos atados a la espalda / lo hundían en el agua de aquel río / –un rato nada más / lo estaban torturando no matándolo– / con los brazos atados a la espalda. / No hablaba y lo pateaban en el vientre / con los brazos atados lo pateaban / le pateaban el vientre los testículos / se arrollaba en el suelo / lo pateaban. / Ahora mismo / hoy / lo están pateando.