Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Jule Goikoetxea Mentxaka
ERRADIKALAK
4. Zergatik naiz heterosexuala?
ERROAK, ERRAIAK, TRIPAK ETA DARDARAK
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Jule Goikoetxea Mentxaka
ERRADIKALAK
4. Zergatik naiz heterosexuala?
ERROAK, ERRAIAK, TRIPAK ETA DARDARAK
Biografiak
BEATRIZ EGIZABAL OLLOKIEGI
(LASARTE-ORIA, 1971)
Kontalaria eta pailazoa da eta, azken urteotan, bakarrizketak gehitu dizkio bere orain arteko sormen-jardunari.
Ingurumen ikasketak egin zituen eta laborategian lanean ari zela kontalari tailer batean parte hartzeko aukera sortu zitzaion. Tailer horretan sentitu zuen lehen aldiz bere hizketarako zaletasuna ibilbide artistiko posible baterako oinarri izan zitekeela. Liburutegiek laborategiak baino gehiago asetzen zutenez, haurrentzako kontalari lanetan hasi zen lehenik, artean 28 urte zituela. Irakasle ikasketak burutu zituen orduan, kontalaritzari titulu bat gehitzeko asmoz.
Beranduago, clown-a gurutzatu zen bere bidean eta ezin argiago ikusi zuen ordutik aurrerakoan sudur gorria gertu izaten saiatuko zela. Oihulari Klown taldeko partaidea izan zen eta urte batzuk igaro ondoren Kontukantoi taldea sortu zuen.
Mila ipuin saio baino gehiago egin ditu eta ezin konta ahala clown inprobisazio-saio hainbat jardunaldi eta hitzalditan. Dioenez, periferiako oholtzak zapaldu ditu gehienbat.
ANE LABAKA MAYOZ
(LASARTE-ORIA, 1992)
Sormen eremu ugari lantzen dituen arren, bertsolaria eta idazlea da, batik bat. Lau emakumez osatutako Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kidea da eta idatzizko hainbat hedabidetako kolaboratzailea.
Gasteizen Euskal Ikasketak burutu ondoren, Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak izenekoa egin zituen, hurrenez hurren, Donostian eta Leioan. Hainbat ikerketa ondu ditu bertsolaritza eta genero-ikuspegia uztartuz, batez ere umorearen inguruan ardaztutakoak. Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen (ueu) liburua koordinatu zuen 2019an Miren Artetxerekin batera, eta 2021ean Algara mutilatuak (Lisipe, Susa) saiakera argitaratu zuen.
Ezpainetakoa (Erein) album ilustratua eta haurrentzat Totototo (Elkar) ere idatzi ditu, besteak beste.
14 urte inguru zituela hasi zen plazaz plaza kantuan.