Erradikalak
Erradikalak
Beatriz Egizabal Ollokiegi
Ane Labaka Mayoz
Azaleko irudia: Malen Amenabar Larraņaga
Barruko argazkiak: Cesar Marcos
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
152 orrialde
978-84-17051-89-1
Beatriz Egizabal Ollokiegi
1971, Lasarte-Oria
 
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2021, saiakera
 

 

6. Agurra

 

ane:

                Doinua: Txatxamatxalinatxu

        Amaituta etxera

        pozik goaz oso

        sentitu bazarete

        pixkat deseroso.

 

bea:

        Nahiz eta harrituta

        begiratu denak,

        gu gara erradikal

        moderatuenak.

 

ane eta bea:

        Tirikitena, beltza, morena,

        umorez egiten da iraultza onena.

 

ane:

(*anek kantatuko duen kopla inprobisatua izango da tokian-tokian, aldiro emanaldia egin den herria edo tokia aipatuz.)

bea:

        Asko lagundu digu

        zuen presentziak

        gora gu eta gure

        inkoherentziak!

 

(beak kortsearen barrualdetik bularretakoan gordeta dituen galtzerdiak atera eta airean botako ditu.)

 

ane eta bea:

        Tirikitena, beltza, morena,

        umorez egiten da iraultza onena.