Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
OLERKI-MIÑ
(Lazkau: 1966'ko Jorrailla'ren 21'ean,
Beasain'go «Beasain Festivo» aldizkarirako)
Udaberriaren gozoa
giroaren edergarri...
Zugaitz gañean aizea
ixil,
jostari
biguin
dabil,
adarrik-adar, loretik-lora,
pake-muin...
guztiari.
Eguna orduko dizdirkor
genuan argiak
azken-agurra eman berriak
gaitu guztiak;
eta sapai urdinean zillarrezko
begiak
agertu zaizkigu ikusle bizkor.
Tximini zuloak ito-bearrean
ke ta ke dira,
aoz-gora,
zeru aldera begira.
Aize biguiñaren
laztangai,
indarka,
bira-
biraka
doa kea,
beti biribil...
beti gora-nai...
eta erratz arinak goi-goian
zabaltzen du nora-nai.
Bakar-bakarrik nago
muño baten gaiñean,
gau-txorien
ariñean
datozkidan gogame-
nak bildu ezinean.
Arnas-eme du lurrak
arrats-erorian,
eta argiak iges
dagit il-zorian.
Aurrez-aurre durundan
dudan
ola zaarrak urratzen dit
atseden oe-billa
erreka zulora
eta basora
doan gau-ixilla.
Dan... Dan... Dan...
itzik gabeko Agur Mariak
Angelus-otoitzean,
Beasaingo kanpai dindalariak
bere azken dilindan...!
Din-dan ozen-sendo auen ondoren
kanpai-ots meak
zabaldu dituzte lau aizetara
Bernardar lekaimeak;
Eta denbora gutxira
beneditarrak dira
Jainko ta Zeruko Amari
azken-arrenak
zuzenduko dizkietenak.
Ara...! Ixo...! A...!
Asi da Joxe Mari
kanpai dantzari,
eta soñuaren oiartzuna,
gau-ixillaren erantzuna,
bide illunean galduaz...
ixilduaz...
urrun... dijoa...
Jainkoaren serbitzariak amaitu
dute Jainkoarekiko otoitz-lana,
eta eguneko nekeen atseden-
billa oera dijoaz banan-bana.
Bat... bi... amar... berrogei...
Batek ez eta beste guztiak
itzali dituzte beren gelako argiak;
Otoiztu gabe utzitako
otoitz-aldia, begiak itxi, begiak iriki,
buka eziñik dabillen azken otoizlaria noski.
Zer? Azken-arrenak ote
dira bakartar orrenak-gero?
Ez, noski! Ola txokoan
norbaitek dirau otoi-bero.
Etengabeko lanean
gogor ari dan ola-gizona
da eliz-gizonen ordez
Jainkoari otoi dagiona.
Besteak lo-gozo duten
bitartean izerdi-patsetan
ari zaio Jainkoari
etengabeko otoiketan.
Ez itzez, baizik egitez
otoitz eta otoitz da ari
apaiz ta pralle edonor
beziñ Jainkoaren serbitzari.
Bekokitik darion i-
zerdi ta mallukada bakoitza
da gizonen aintzarako
zuzentzen duan goi-otoitza,
ta Kristo gizonduaren
neke-opari oroitza.
Egilleak oñarritua
utzi zun munduaren egintzan
uste gabe osotzen a-
ri da eguneroko ekintzan.
Ez Agur Mariz ta Salmoz,
baizik izerdi ta lan gogorrez
dagio otoitz Jaunari
lo dagon lurraren on-bearrez.
Apaizak mezetan aldarea
lurrinkatzen duen antzera
langil orrexek intsentsu-kea
bidaltzen du zeru-aldera
lan-opari eskeintzaren agerkari...
Jainkoari!