Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
JAIKI ZAITEZ...!
Lazkau: 1966'ko Otsailla'ren 28'an
Jaiki zaitez, jaiki, Jainko Jauna!
ta nigan zatorzkit ariñ,
argi zaidazun bame illuna,
Zugandik urrun ez nadiñ!
Odei illunak ingura naute
gazte-aro gordiñean...
Bakarrik nabil, argirik gabe,
norantza ez-jakiñean!
Oiñez ikasten ari dan aurra
bezela oinkada zurrez
nabil, urrats bakoitzean lurra
noiz joko dedan bildurrez!
Gau illunean galdua doan
itxua nauzu, Jainkoa!
bide-lagunik ez dut alboan
ta noraezean noa!
Oiñak koloka, barnea izu...
nun nabillen jakin gabe,
argiaren billa nabilkizu...
ta dena dakust illunbe!
Deiaren-deiez naukazu, Aita!,
ta entzun nazazu laster!,
bide galduan bakar utzita
nik jo ez dezadan bazter!
Luza bai, luza Zure eskua,
ta egin zaidazu argi,
illun dakusdan bide galdua
ikusi dezadan garbi!