Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
1992, olerkiak eta bertsoak
150 orrialde
84-86766-40-0
azala: Garbiñe Ubeda
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
2002, poesia
1991, poesia
1985, poesia
 

 

GABON-MIÑA

      («O basarritxo» Lazkao Txiki’k abestu zun doñuaz)

 

Urte sasoirik gorrienean

abenduak ogei ta lau

egunen amak zezaken egun

ederrena i izan au.

Zar, gazte ta aur, beltz eta zuri

siñezgabe eta kristau

mendeak-mende pozten gaitukan

zorioneko Gabon gau.

 

Oi Eguberri, i agu beti

familietako poza,

maitetasunik andienaren

izpillu ta bake-boza.

Semeak oro etxera deitzen

gaitun amaren bihotza,

aterik ate kantatu genun

aurtzaroaren oroitza.

 

Begien bixta baño arago

urrun doakit gogoa,

gau ixil ontan ezin ahantzi

ni sortu nintzan zokoa.

Xoko goxoa, aiten aitena,

gaur zait txit maiteagoa,

oroipen utsak, ai etxe-miñez,

ixuritzen dit malkoa.

 

Poz oron gaindi oroitutzen dut

ainbeste amen samiña,

geuren menditik urrun joan ginan

erbestetuon erri-miña.

Gela otzetan trixte diranen

gau au ospatu eziña,

semeen penak negartzen ditun

sorterriaren zotiña.

 

Oi Gabon Gaua, mendeetako

gure usario zarra,

gudu otz ontaz etsi etzagun

eman eiguk biotz-karra.

Ager bihotzetan iru Erregek

ikusi ziten izarra

bere dirdaiek argi dezaten

anitzen illunabarra.

 

Gau itxuaren begi motelak

bizkor beigu sinestea,

egun-urratze itxaropenez

pasa zagun erbestea.

Kontsola Gabon gabarik gabe

oerako dan gaztea,

ta nere Erri maiteak ukan

dezala egizko Pakea.