Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
KEZKATI ZU...?
(Joakinek bidali zizkidan 30 bertsoei erantzuna)
Lazkau. 1965' eko Epailla'ren 30' an
Zer dasakidak bertso-eztitan,
zer dasakidak gaur neri?
Nik bezelatsu ik ditukala
samiñaldiak ugari?
Zerk jarri au ba estu ta larri,
nork, orren negar-intziri,
orain artean izan aizena
txori lez kantuz-kantari!
Ai! zenen gazte artu dukan ik
ludi onetako gaitza!
oraindiokan asi besterik
ez bai duk egin bizitza!
Biotz zabalez, otoi, dakidak
ordu oroetan mintza
estualdietan lagundutzeko
ematen bai-diat itza!
Amazazpiko urteko aiz ta,
izanik orren gaztea,
bildotsa bezin apal ta legun,
goxo ta inoxentea...
aurkitutzen aiz estualdian
naigabetasun betea,
malko garratza dadukalarik
beteta begi-tartea?
Negu illuna pasa ondoren
kantuz goizetik gabera...
urretxindorra bezin alai ta
jilgero baten antzera...
Udaberriak goxo ta ezti
egin dunen agerrera
arkitutzen aiz umezurtza lez
zaurien-zauriz minbera?
Zugaitzak oro bete zaizkiguk
orri ta lore ederrez,
txoriek alai kantuz zebiltzak
noiz-nai adarrik-adarrez,
kirkillak ere kirkir-kirkirka
oro suspertu bearrez,
eta i berriz gela txokoan
aurren antzera negarrez?
Urrundu bitzak estuasunak,
ainbat kezkatzen autenak,
eta gaur arte izan ditukan
bururakizun txar denak.
Auek muskiltzen bai-zizkigutek
gure indar ta kemenak,
eta itzaltzen bertsogintzako
doairikan ederrenak.
Zazpigarrengo bertso mugara
iritxi nauk azkenean,
eta biotzez agurtutzen aut
Jainkoaren izenean.
Gaia berria aukeratuta
atorkit nai dekanean
gaur bezelaxen erantzungo dit
al dan era onenean!