Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
GOI-OTOITZ
(Aita Domingo'ri, bere meza-herriaren zillar-eztaietan)
Lazkau: 1966'ko Dagonilla'k 15
Emen erromes geran guzion
ardura duzun Aita-goi,
entzun zaidazu «gallur» ontatik
zuzentzen dizudan otoi.
Mende laurden da Zure mirabe
zintzoaz ziñala oroi,
Kristok landatu zun maastian
izan zediñ Zure morroi.
Gaurko egunaz gainditu zuan
«Golgota-mendi»gallurra,
zeru ta lurra elkarganatzen
dituan gure gallurra.
Gero eskuan artuaz lurrak
damaigun emaitz apurra,
Kristoren itzak esanaz, Zuri
sagaratu zizun lurra.
Maitasun-garrak bultzata gorputz-
animen osasun-billa,
igaro digu orain arteko
gizaldi laurden ixilla.
Ondasun lurkoiz iñoiz naasi
etzaizun Zure langilla
masti zaintzalle zintzo ta leial
urtetan izan dedilla!
Bizitz ontako urte onenak
eskeni dizkizu Zuri;
eta guretzat beti izan da
Zure Kristoren iduri.
Egizu orain, aurreruntz ere
izan dedin serbitzari,
gero Zerua eman zaiozun
egin dun lanaren sari!