Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
AMA TXUKATU MALKOAK
Amets bat
(1967)
Aralar mendi txit gandorrean
Ama Euskara nekusan,
arratsa bezin goibel, negarrez
umetxo bateren gisan;
biotz-barrengo negar zotiñak
ezin zituala jasan...
«Zer duzu, Ama!» galdetutzean
onelatsu zidan esan:
...Zeruetako Jainkoak naita
milla urte anitz dira
Euskal-erriko lur done ontan
sortu nintzala argira.
Ainbat gizaldi ondorenean,
gaur-egun seme, begira...
Seme-alaben burla-ixekak
naramate il-obira!
Ikastol eta eliz askotan
atea didate itxi;
atzerritarrak ta seme askok
lapur bat antzo ezetsi!
Nere izena apaldu arte
iñoiz ezin dute etsi...
Zer egin diet etsai bezala
ainbat nazaten gaitzetsi?!
Izkuntz arrotzak dira nagusi
mendi, enparantz, kalean...
irrati eta aldizkariak
datoz erdera elean.
Euskera ortxe baso, sukalde,
txoko apalki batean...
Mamur ta mintzul, ezin besterik
ke, negar, zotin artean!
Azken gudate ondorenengo
ogei ta sei urteetan
erderak arro dabiltz, erronka,
zazpi Euskal-errietan.
Ni berriz emen, sorterri bertan,
bizi-arnas azkenetan...,
sukal-txokoan negar egiñaz
aiton-amon mingaiñetan!
Euskal-erriko bazter denetan
atzerrian antzo nabil...,
ez-ezagunen artean aur bat
bezin apal eta ixil!
Ene burua gara ez dedin
ba-ditut milla maratil...
Gaiztaginai lez, arrano begiz,
etsaiak so ditut urbil!
Erdaldun dira mendi-zaliak,
eta amaika sukalde...!
Bereaz aztuz erdal-izkuntzaz
asko itsuturik daude.
Aberri eta euskal-izenak
guziz zaie arrobide...
ta antziñako oitura zarrak
oro nai lituzke gorde!
Euskal-erri gorde nai dute,
eta nik damaiet lotsa...!
Seme-alabak ola ikustea
Amarentzat zein mingotsa!
Aberri-muiña galdu ezkeroz,
zertarako dute kutxa
azalez eder izanda ere
barrendik bai dago utsa?
Euskal odola daramazu ta,
zeranez ene soil-atal...
aur-adiñetan artu zendunez
neregan atseden-magal...
ainbat oztopoz etsai artean
bein betiko ez nadin gal...
ai!, seme laztan!, lasterren laster,
enegaz zaitez urrikal!
Aberriaren muiñ ta oiñarri
ni naizela zaitez oroi,
ta ez nazazu luzaro utzi
izkuntza arrotzen morroi!
Ene burua goratutzea
zinez nai ba-duzu, otoi!,
buru-belarri biur lanera,
oraintxe bai duzu sasoi!
«...Ai! Ama kutun!, erantzun nion,
itzali zazu negarra!
Ortz-illunean ñirñir bai dago
oindik itxaron-izarra!
Askok baztertu ba-zaituzte-re,
zu zaitugu, izkuntz zarra!,
ele denetan, biotz niniaz
maitatzen dugun bakarra!
Etzazu geigo zure negarraz
samindu euskal gogoak...
Negu otzari jarriaz bai datorz
denbora obeagoak!
Zeru goi-goitik esku luzatuz
oro dezaken Jainkoak,
loraz jantziko zera berriz ta
AMA, TXUKATU MALKOAK!».