Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
DIRDARI GABE ZAIT IL!
Lazkau: 1966'ko Urrilla'k 9
Ogei ta bi urte...!
Amar-amaika eunkada aste...
Amaika amets-zalantzen kate...!
Ogeita bi urte...!
Oroipenen lerrokada luze...
Ur leiar eta uarren naste...!
Ogei ta bi urte...!
Ogei ta bi urte...!
Bizitza laurdena,
agian erdia,
agian azkena...
joan zait igesi!
Igesi ta ixil,
aurtengo udazken
goiz-aldean,
etorkizunaren
zalantzean
ni utziz,
dirdai gabe ta murritz,
bein-betiko zait il!
Galdu zait betiko
amets uts eta izunen billa,
uste gabe joan
zaidan, aldi motz, merke, ixilla...
Gela illuna doi-
doi argi oi dun argi-ikara,
aize-bufadak bat-
batean itzaltzen dun antzera...
Il zera
betiko,
sekula
aztuko
etzaitudan
gazte-aro...
amaika
oztopo,
burruka,
eraso,
sortu didan
aldi ero!
Agur
bada, agur...
Agur
aldi labur!
Agur
gazte samur!
Agur
naigabe-poztasun
eman didazun
lur!
Bein-Betiko... Agur!