Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
AURREN JOLAS-ABESTIAK
(Lazkau, 1965'eko Urrilla'ren 8'an,
gazteleratik euskeratu nitun bertsoak)
1
Segariak irten dira
gari-bilketa asmoaz,
ta neskatx-begiratzallen
biotzak artuta doaz.
Iriki leio-ateak
erriko neskatx guztiak,
ginbal-apaingai larrosak
nai ditu segalariak.
2
Oe-buruko lagunaz
zaitez atseden gozoan,
Mikel deuna duzula
ezpat-zorrotzaz ondoan.
Dena zabaltzen dun giltzarekin
eta ixten dun eskuarekin
Zoriontsuekin ta soroko
argiaz egin zazu lo.
Gure maitasunarekin
ta itxas-lurreko animekin
3
Arditxo, ene aur eder,
goazik itxas-ertzera laster.
Atean zai egongo da txingurria,
emango diat titi-ogia.
Bernarda,
musuz leoi-nabar da.
Magdalena, otso-antz duena.
Arditxoa!
Beeee, beeee.
Goazen Belen-estalpeko adarreta.
Guk ez degu nai lo-egitea;
zabalduko da atea,
ta sartuko gera ondartzean
maskor-txabola batean.