Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
OTOITZ-BIZITZA
(Lazkau'ko Bernarda Lekaimeai, maitasunez)
Lazkau: 1966' ko Dagonilla' k 9
Zistertar Lekaime zintzo ta
guzion ama xamur,
olerkari itz-totel onek
itz-neurtuetan: agur!
Baso-olerkariaren
apaltasunean, lau
itz esatera, barne-deiak
gaur bultza-arazten nau.
Ken ezazute une batez
burni esizko klausura,
sar nadir (gogoz beintzat) zuen
ixil-pakezko zerura.
Baratz santuko ixiltasuna
urratu nai ezik, ixil,
ta geldi, zuen klaustroan barna
gogamen biziaz nabil...
...Oi! au pake,
au zoramen!
senti duda-
la gaur emen!
Au goi bizitz-zerutiar!
au ixiltasun uler eziña!
Au klaustro doneko otoitz-
giroaren eder-atsegiña...!
...Otoitz eta otoitz
arrats eta goiz,
otoitz eta otoitz
zuek edonoiz!
Zer lemaidake
limoi oriak,
zer ega-miñ dan
inar txoriak,
estutuko ba-
nituzke biak?
«Ur mama mikatza batak,
txio negarti besteak...
Ala maitasun-otoitz
bero ta erreza
zuen biotza eskuz
estu al baneza!»
Zuek zerate eztai jantziaz,
eta olio ontziak
gertu, senarra noiz etorri zai
zaudeten neskatx garbiak.
Kristo dezute mundu ontako
maitasun guzien gaindi
aukeratu dezuten Maitale
bakar eta Senar aundi.
Bein artan Lazaroren arreba
Mari Kristoren onetan...
Ala zuek ere ari zerate
eten gabe otoizketan.
Otoitz eta otoitz,
arrats eta goiz!
Otoitz eta otoitz
zuek edonoiz!
Bañan zuen otoitz bizikera
etzaio on munduari,
ta «Marta» langil asper eziñan
galdezka zaizue ari:
—«ni lanean nagon bitartean
zu or otoitzean, Mari?».
—Bañan zer dun, darantzuio Kristok,
zer dun orren kezka-bera?
Zer dala-ta bizitz orri buruz
ainbeste itz ta galdera?
Ez al dakin-gero, «Marta»,
otoitzle epela!,
ogitik bakarrik ezin
bizi ditekela,
alderdi onena Marik
autatu duela?