Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
1992, olerkiak eta bertsoak
150 orrialde
84-86766-40-0
azala: Garbiñe Ubeda
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
2002, poesia
1991, poesia
1985, poesia
 

 

EZKUTUZKO SAMIÑA

      Lazkau: 1967' ko Ilbeltza' k 5

 

Ez!

Ez dezaket!

Ezin dut!

Geiegi

maite zaitut!

Geiegi,

nik dedan

guzia

aitortu

dezaizudan... !

 

Ez!

Ezetz!

Ez naiz gauza!

Naiago dut

barnean

ditudan

arazo,

buru-auste ta

eztabaida-

kezka,

ta burruka-jasa

zuri esan gabe

ixillean pasa!

 

Ez!

Ezetz!

Ezin dut, ama!

Egia dasaizut!

Ezin dut!

Ezin,

ene baitan,

(ixillean!)

gertatzen zaidan

oro esan!

 

Ez!

Naiago dut,

—milla aldiz

naiago—

irripar-zuriz

gezur esan,

edo,

ixildu betiko,

zure biotz

samur on

egi-ezpata zorrotzaz

berriz zula baño!

 

Zuri iruzur

egin baño len

garbai naiz, garbai!

Ta miñ dut animan.

Bañan ezin dut,

eta ez dut nai

egia aitortu,

ongi naizen ustean

ikus zaitzadan lasai!

 

Bañan ai!

Zori-gaiztoko zu!

Egunen batean

jakingo duzu,

         bai!

guzi-guzia jakin,

ta artuko duzu miñ!

Min, iruzur

egin dizudalako;

naigabe, gezur

esan dizudalako,

ta —ama izanik—

zure semea

kezkarazten

dun buru-austegatik

ta malko samiñak

ixuriko dira

zure begietatik!

 

Barkatu, ama, barka!

Jainkoaren naia da.

Ta goiz edo berandu

       ala gertatuko da.

 

 

Barka, ama, barka!

zure

        ta

            nere

oiñaze auetan,

len baño geiago

maite zaitut eta!

Barka, Ama, barka!