Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
AR NAZAZU JAUNA!
(Lazkau: 1966'ko Azaroa'ren 1’an,
Jexux Marik eta Joxe Marik
beren «Lekaidekunde Nagusia» egin zuten egunean)
Jauna, emen naiz!
Ezin dut geiago!
Saldu ta uko
dedan munduak
nau gorroto.
Eten gabeko
garraxi ozenez
jarraiki dabilkit
gau ta egunez,
nere gain bear
nun zorigaitza
jasaten duan
Ama-Sortitza
Ara or Izadia,
gorroto biziz dutan
mamu aundia,
otso zauritua gisa
nere aurka jaikia.
Lar-arantzezko
sare asko
edatu dizkit
lurrean,
eta oinkada
bakoitzean
bildurrez noa
bidean,
aginka eraso
naiean,
aoz gora
dutan leize-zulora,
(Ni irentsi-gosez dagon
lurraren aora),
erortzeko bildurrez!
Lurraren aizpa
itxasoak
ere neregain ditu
bekaitz-gorrotoak,
(ongi merezi ditudan
erasoak),
eta or dabilkit or
ezker-eskubi
astinduz gogor,
basoan leoi amorratua gisa
orroz,
ni suntsi
gogoz;
aotik bitsa,
apentza irritsa
dariola,
barnean
daraman
ur-gazizko odola
irakiten baluke
bezela.
Jarri
dizkiodan
mendi-eusgarri
guzien gaindik
salta nairik,
jauzi egiñez,
samiñaren-samiñez
dabil, bere errai sakonetan
ni amildu eziñez.
—«Erioa, Erioa»
dantzut arratsean
an baso urrunean,
eta nere gela illunean
ate-leio zirriztutik
sartu naiean,
orruka dabillen
aize oldarraren abotsean.
—«Erioa, Erioa...!»
Illea lazten didan
betiko leloa!
«Erioa, Erioa...!»
egin diodan erruagatik
opa didan biraoa!
Izadi gaxoa!
Ura ez bañan, ni naiz, ni Jainkoa,
berak jasaten dun zorigaiztoa
eraman behar nuken gaiztoa!
Ni bai-naiz gurasoengan egin nun
utsaren errudun!
Gurasoengan
oben egitean,
galdu nun Zure adixkidegoa,
ta ordu ezkeroz da
izadi osoa
zure grazia gabea
zorigaiztokoa!
Nere orduko itsumena!
Izadiaren adixkide
ta goi-doai guzien jabe
nintzana ordu arte...
Zure grazia gabe,
izadi asarratu onen mende
gelditu nintzan doakabe!
Doakabe...
ta zure graziaren gabe...!
Nere erruaren aundia!
Jauna! Ongi dut merezia
zure zigor aundia.
Bañan barka!
Aski dut aski!
Idazu erruki!
Barka izadi onen,
mundu onen
Garraxiagatik,
eta odol beroz il nuan
nere anai Abelegatik.
Barka nere gaiztakeria,
idazu errukia,
ta eman zure grazia.
Errudun naiz, errudun,
nigatik galdu bai-zun
izadi, lur onek zure grazi, askatasun.
Bañan otoi dagizut,
neregatik
aldendu zana zugandik,
berriz neregatik
ar dezazun,
lendabizi ni ar nazazun!