Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
1992, olerkiak eta bertsoak
150 orrialde
84-86766-40-0
azala: Garbiñe Ubeda
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
2002, poesia
1991, poesia
1985, poesia
 

 

EKAITZ ONDORENGO GAITZA

      Lazkau: 1966'ko Agorrak 26

 

Gure Kantauri zarreko itxas-

biurri ta ezikaitzak

bere urtetan ezagutu ez

zun bezelako ekaitzak

murriztu zizkin udalenean

ziran basoko zugaitzak,

eta, kupida orde, illobi

zulora gaur garamaitzak!

 

Gaitz zital, donge, biotz-beltz,

eriotzaren ar gaiztoa!

Zergatik zaztatu duk guregan

ire pozoidun miztoa?

Esaidak, buru ba-duk!, zerk mugi

aun iltzera Ama-mintzoa,

oinarri gabe koloka utziz

gure Sorterri gaxoa?

 

Lur-satorraren lan galgarria

dagik Sorterrian bama,

egi onaren aurkako gezur-

kiratsez laidotuz dana.

Kupi-bera nauk, bañan ez diat

barkako gure izana

galtzeko asmoz, azpi jokuan

gaur-dano dagikan lana!

 

Ekaitz burrunbatsu artan jaio

intzan inpernu berbera,

ez duk sekula garbi izango

ekar digukan galera!

Eriotzara galdua or duk

Erria eta Euskera,

ta belaun-aldiz gorde ditugun

oitura ta izakera.

 

Inoren mende etzan Erri bat

ginduzan belaunik-belaun,

eta inongo uztarri gabe

gaur-dano diagu iraun.

Askatasuna gaur galduz gero,

i augu gure sasi-jaun...

Ai!, esaik bederen, il-gorrotoz

gure aurka nork bultza aun!

 

Baldin arrazoi izpirik ba-duk,

mintza akit, ta ez ixil!

Bañan ez ba-duk, zergaitik bear

gaituk irainduz gero il!?

Agian, baldin gaizkille dollor,

gu galtze gurariz abil!

Bañan okerrik ez ba-diagu,

zergaitik ainbat maratil!?

 

Xagu gaxoa noiz atera zai

dagon katu gisa ago,

nekez amasten duan Erria

bertan beera galtzeko.

Neurri guzien gaindik duk ire

ez dan Erria gorroto...

ta, arrotzekin nastuz, kupida

gaberik nai ukek ito!

 

Egin digukan lan galgarria

oraindik gutxi bai-litza,

larri-miñago ikus nai ukek

Erri onen zorigaitza.

Lau aldetatik txautu ondoren,

estutu nai diok giltza...

alik lenena betiko ito-

naiean bere bizitza!

 

Erri zarraren azken arnasa

tristean, «Txindor» gaxoak

zabaldu dizkik burruka luzez

indartu zaizkan egoak;

ta negu otzaren atadian

negarrez dan txoriñoak

lez, illeta eresiz urratu

zizkiguk biotz-gogoak!

 

Il-ezkillaren negar illunak

urratu ziguk, bai, urra!

bekaitz-gorrotoz iltzen ikusi

ditun errugaben lurra;

txio bakoitzaz adierazi

nai balu azken laburra...

edo-ta eman gura bai-lio

eriotz aurreko agurra...!

 

Txindorraren txistu zolia,

txorien abesti soñu...

dena zaiguk gaur iltzera doan

Amaren illeta doñu!

Bañan, erio larri ontan nork

zekik, donge, denganiñu

eresi auek ez ote diran

Pizkunde baten erraiñu?