Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
BARNE-GABAI
Lazkau 1965'eko Urrilla'ren 5'ean
(S. Mauro eguna)
Oi! goizaren zoragarri
egunaren arnas-berri!
Oi! ene Barne-Gabaitxoaren
egon eziña!
Zergaitik ago urduri,
itxasoko bela txuri?
eta nundik-nora sortu zaik gaur
abesti miña?
Udazkeneko aizeak
itxi zizkiok ateak
ema-sabel emankor aberats
dan udarari.
Negu-geznari Egoak
dantzatu dizkik egoak,
ta or daramaz beragaz eunda-
ka egakari.
Negu-beltzaren urbillak
utz dizkik utzi ixillak
olerkarien zorakor diran
mingaiñ eztiak.
Iges zegitek, bai iges,
ta ez i bezela abes
udaratik-udarara dabil-
tzan egaztiak.
Orri-eze dituk orbel,
basoak igar ta goibel...
ta txantxangorria txan-txanka e-
res itzal-zori...
Eta i berriz orrela,
pozkor iñoiz ez bezela,
eskurakaitz dan Kantauri zarre-
ko itxas-txori?
Itxas-ertzeko arkaitzak
beziñ trinko, izukaitzak
ote dituk ba gogo-biotzak,
itxas-enara?
Ez al dik negu arroak,
itxasoaren orroak,
bildurrik ematen edo ez al au
biotz-ikara?
Ain jostalari ta alai
ikus nai zinduzket noiz-nai
bitsa darion zelai ibilkor
ortan, oi kuttun!
Bañan bildurrez natxiok
negu-atariko txiok
ekaitz burrunban batek aituko
ez ote dittun!
Itxas-osiñ zabalean,
arkaitz-mendi egalean,
ezkutune babesgarritzat di-
tukan kabiak,
aldiz, mingaiñ legungarriz,
zakartsu bestetan berriz
miazten dizkik leiarrezko ur
garden, garbiak.
Zelai biribil urdiña,
belar eze ta berdiña,
duk ire jolastegi paketsu
eta ixilla.
Or duk euzkoen itxaso,
gaur asarre, biar uso,
beti ibilkor, ire maitasun-
muinaren billa.
Goizaren egun-sentiak,
dizdituz argi-begiak,
laztan orduko ire neskatx i-
duri biguina...
Oi! zein goxo ta ezti
igurtzitzen dukan beti
egal xamurraz, bere soin-jantzi
apain-urdiña!
Txoriak argia aiña
maita duk itxas-apaña,
«neskatx-eder» zoragarrien is-
pillu gardena.
Bañan zer duk, zer, «Maitea»,
zaarra bezin gaztea
biurri eta bekozko jartzen
danean dena?
Ibeltz-Otsailko iparrak,
edo gallego zakarrak
ipintzean «Maite» barea su-
min-onazean.
Zer duk mintzul, nora oa
izu-ikaraz, gaxoa!
Kain gizagajoa bezela
nora-ezean?
Zelai erraldoi biziak
aize oldarraz aziak
irakin-miñaz jartzean kresa-
la bekoz-gaiñez...
errekaz zear or abil
erioa bezin ixil,
biotza erdibi ta onak nun
koka eziñez!
Au, zorunaren ondore beltza!
Samiñ-aldi txit mingotza!
Au, itzal-mitzal dagon biotza-
ren eztenkada zorrotza!
Bañan arantz gabeko larrosik
ba ote dik lar-sasiak?
Samiñ gabeko maite-jolasik
ote bizitz-naasiak?
Arantz eta usaidun orriak
osatzen ditek lorea,
Atsegin ta ez-bear gorriak
bizitz-igeskor gurea.
Negar-irriak dituk zin-ziñez
lur-bizitzaren emaitzak,
eta zoruna diraul samiñez
ustegabeko ekaitzak.
Lasterka doan aizea antzo
degu itxas-asarrea
sutzen dan bezin laster bai-dago
sumiñ-miñetik errea.
Bi eguneko ekaitz-lanoak
zertako ba ainbat kezka?
Zergatik izan biotz-gogoak
uste garratzez ganezka?
Abes zak, abes! arrats eta goiz,
itz soilla begik eresi,
maitegandik urruntzeke iñoiz,
bekaitz gaiztotik igesi.
Ekaitz ta bare, poz-illundeta...
bertan bezak bizitinaro,
Izadi Ama abesgai eta
ondartz-ertzeak abaro.
Ire txirrio apal-ozenez
darraikiok ontzixkari,
Gaur bezin pozkor, gau ta egunez,
itxas-gizonen pozkari!
Papar ler-zori, altza zak noiz-nai
abesti dukan mintzoa,
bizkor dezan lausopean ernai
doan «lemazai» zintzoa!
Agur, zoruneko Gabai,
olerkarien eres-gai!
Agur, osin-urdiñ sakoneko
egazti-xamur!
Darraik olerki-jario,
itxastarren bozkario...!
Ta bakardiaren maitale Bo-
zo... Agur-Agur!