Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
Aurkibidea
EUSKAL HISTORIA BERRIKO MITOA
Jon Arano
OLERKI SOLTEAK
BIGARREN OLERKI KOADERNOA
«BARNE-GABAI»
LEHEN OLERKI KOADERNOA
TXIKIA OLERKIGAI
Txikia zuen guda-izena...
Telesforo Monzon
Gurdi tragikoan
Luis Mari Mujika
TXURITXO
Lazkau: 1966'ko Epailla'ren 17' an
Agur, urrun zaudeten
iruko laztana,
egunak joan arren
azten etzaitana,
bertsotan bete nai dut
gaurko idaz-lana,
jakin zazuten «Txuri»z
gerta zaigun dana.
Katu bat bagenuan
Txuritxo izenez,
obegorik iñun ez
itxura-gizenez.
Kaiola zar batean
amabi egunez
mantendu genduana
arrai eta esnez.
Gorputzez aundi-luze,
zabal eta guri,
kaiol barnean beti
zegoan urduri.
Bizkar gaiña zun urdin
gañontzean txuri,
Aralar gandorreko
elurra iduri.
Arrotasun gabea,
guzizko apala,
eskurakoia beste
katuk ez bezela.
Arritzekoa danez,
«maulari» makala...
zirudian maitetsu
azia zutela.
Oraintsu illabete,
Otsillaren bian,
tranpan barnean jauzi
zan belartegian.
Zakuan sartu eta
kutxaren azpian
urrengo goizerarte
eduki genian.
Usotegira junda,
urrengo goizean,
sartu genun Txuritxo
kaiola luzean.
Ta jaten emateko
esnerik ezean
txokolate egiña
zuan gosaltzean.
Maratillaz atea
genikion itxi,
gure Txuritxoak egin
etzezan antxintxi.
Arrai, ogi ta uraz,
andik ordu gutxi
berriro bisitatu
genuan Pitxitxi.
Egurrez egindako
kaiola txokoan
begi-illun ta triste,
ixillik zegoan.
Miau egin zuan gu
ikusitakoan,
bera askatutzera
ginjoazelakoan.
Goizean jarritako
gosari pitiña,
txokolatea ta ogiz
neronek egiña,
nunbait etzitzakion
izan atsegiña,
ia ezer jan gabe
bai zeukan zikiña.
Txokolate egiña
zeukan katillura,
zerbait garbitu eta
bota nion ura.
Arrai pixkat jateko
egin zun itxura,
bañan Txurik urare
etzuala gura...!
Gezur bat esan eta,
urdai zatitxo bat
nola-ala iritxi
nun katuarentzat.
Bañan janik onenak
alperrik arentzat,
eta katua artu
genuan gaxotzat.
Jarri genion lasto
ganean geldi ta
arraiari muxinka
triste ikusita,
otzak aka etzezan
txuritxo polita,
kaiolan utzi genun
mantaz estalita.
Urrengo goizean-goiz,
zortzirak aldera,
Patxi, Errapel ta
irurok batera,
aurreko egunean
bezela, ostera
joan giñan Txuriri
jaten ematera.
Manta kendu nion ta
zabaldu atea,
ta an arkitu nuan
txuritxo maitea
lasto ganean geldi,
illun ta tristea,
miau egitekore
indarrik gabea.
Jan gabe zeramazkin
bi gau ta bi egun,
ta begi lausoaz
begiratzen zigun.
Errapelek eskutan
artu zuan ordun,
eta laster oartu
zan gaxoak zer zun.
Gure albatteruak
oartu zigunez,
katu gaxoa makal
zegon osasunez.
Janak gaitza eginda,
tripetako miñez,
edo bestela berriz
«ka» egin ezinez.
Uste onekin Patxi
pozik etzegoan,
baizik katuak beste
zerbait bear zuan
ta ume egiteko
zegoalakoan
kabia egin zion
kaiola txokoan.
Patxiren iritziak
zerbait poztu gindun,
eta Pello arotza
genduala lagun,
aroztegira junda,
aundi eta txukun,
lauron artean beste
kaiol bat ein genun.
Beste bi egun joan
zitzaizgun orrela,
eta gure ustea
gerta zan ustela:
umerik ez ta Txuri
lenago bezela,
bere txokoan, ezer
jaten etzuela.
Aka baño lenago
askatze-ustean,
Patxiz ganbara igo
nintzan goiz batean,
eta ura zan poza
kaiola barnean
zeukan arraia jan ta
zula ikustean.
Jatsi eta dispensan
sartu nintzan eta
Antonitori egin
nion lapurketa:
urdai-azpiko giar
lau-bost bat pusketa
ta katillu aundi bat
esneaz beteta.
Beretzako genitun
janik goxoenak,
or-emen ostutako
arrai presko denak.
Baiña gure kontura
pasata egunak
anka egin ziguan
Txuritxo kuttunak.
Gure Txuritxok egun
artatik aurrera
egunero bazuan
zer jango aukera:
gosaltzeko esnea,
prallen legera,
ta arrai-aragia
ordubik aldera.