Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
Hitz etena, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak
1992, olerkiak eta bertsoak
150 orrialde
84-86766-40-0
azala: Garbiñe Ubeda
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
2002, poesia
1991, poesia
1985, poesia
 

 

ESKEINTZA

      Lazkau: Urrilla'k 5, urteak 1965

      (S. Mauro eguna)

 

Txistu ta soñu, kitar, abesti

txalo eta olerkiak...

aita batentzat iñolaz ere

eziñ izan geiegiak.

Zureganako maitasunaren

su-txingar bero-biziak

zerbait geigoren egipen-naian

elkartu giñun guziak.

 

Zure semeen oroigarritzat

zerbait zazun gurariaz,

idaztitxo bat osatu dugu,

itz-lauz eta olerkiaz,

uztargi-margoz marrezkatua

egokitasun guziaz,

giar ta eder, sutsu ta gozo,

azalez eta mamiaz.

 

Orra ba aita, seme gazteen

eskeintza guziz beroa,

maitasunaren indar bereziz

barne-muñetan jaioa.

Orra nun duzun itz lerroetan

gure biotz ta gogoa...

Artu zazu ba, esku zabalez

biotz-mami dan mintzoa!