Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ezra Pound
itzulpena: Luigi Anselmi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-10-5
Ezra Pound
1885-1972
 
Poesia kaiera
Ezra Pound
itzulpena: Luigi Anselmi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-10-5
aurkibidea
Erosi: 9,50
Ebook: 3,63
 

 

Whistler-i, Amerikarra

            Tate Galleryn haren margoen
            erakustaldi bat egin zelarik

 

 

Zeuk ere, gure lehen handiak,

Bide guztiak entseatu dituzu;

Aztertu, behatu eta lan egin era askotan,

Eta honek guztiak jokoan sartzeko bihotz eman dit.

 

Hemen badago ahula den zati bat, beste zati bat makur,

Garrantzi handirik gabeko atal ugari, eta bakan batzuk, berriz,

Durero bezain perfektuak!

 

“Estudioan” eta bi potreta hauek, aukeratzerik banu!

Eta gero zirriborro horiek greziar erara?

 

Zeure xerkatzeak dituzu, zeure ezbaiak,

Eta ona da hau jakitea —guretzat, esan nahi dut,

Gure Amerikaren zamarik pisuena geuk jasan behar izan baitugu

Eta haren oldarra arte bilakatzera entseatu.

 

Beti ez zinen segur izan, ezta prestik ere

Gaua ezkutatzeko edo “sinfonien” doinua emateko.

Ez zinen estilo bakarrarekin sortu, baina entseatzen eta behatzen

Eta ahalegintzen eta eraldatzen aritu zinen material eta gaiekin.

 

Ertzo andana horren artean, zuk eta Abe Lincoln-ek bederen

erakutsi diguzue badagoela garaitza erdiesteko aukera.

 

 

 

To Whistler, American

On the loan exhibit of his paintings at the Tate Gallery.

You also, our first great, / Had tried all ways; / Tested and pried and worked in many fashions, / And this much gives me heart to play the game. // Here is a part that's slight, and part gone wrong, / And much of little moment, and some few / Perfect as Dürer! // "In the Studio" and these two portraits,* if I had my choice I / And then these sketches in the mood of Greece? // You had your searches, your uncertainties, / And this is good to know—for us, I mean, / Who bear the brunt of our America / And try to wrench her impulse into art. // You were not always sure, not always set / To hiding night or tuning "symphonies"; / Had not one style from birth, but tried and pried / And stretched and tampered with the media. // You and Abe Lincoln from that mass of dolts / Show us there's chance at least of winning through.