Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ezra Pound
itzulpena: Luigi Anselmi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-10-5
Ezra Pound
1885-1972
 
Poesia kaiera
Ezra Pound
itzulpena: Luigi Anselmi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-10-5
aurkibidea
Erosi: 9,50
Ebook: 3,63
 

 

Amities

 

Lagun zaharrak batik bat. — W.B.Y.

 

 

                    I

                    Norbaiti,
                    zenbait urteren buruan
                    itzultzean

 

Jantzi berberak zeneramatzan aldean, txukun samarrak,

Nire arrakastak ez zizun inolako atseginik eman,

Besteen aurrean amore ematen duenaren aire zahar

berbera zenuen

Eta horrekin guztiarekin nik neuk gozatuko ote nuen beldur zinen gainera, nolabait.

Te voilà, mon Bourrienne, zeu ere izango zara hilezkorra.

 

 

                    II

                    Beste bati

 

Zeuri ere esaten dizugu adio

Ematen baitu sekula ez duzula ulertu

Zure harremana arras bizkarroia dela;

Nahiz eta gure festetara ez zenuen ekarri

Ez buru argirik, ez umore onik, ezta dizipuluaren

Jokabide xalorik ere.

 

 

                    III

 

Baina zu, Bos amic, gordetzen zaitugu,

Zurekin benetako zorra dugulako:

Zure ageriko akatsak gorabehera,

Behin aurkitu baitzenuen jatetxe bat merke samarra.

 

 

                    IV

 

Iste fait vir incultus,

Deo laus, quod est sepultus,

Vermes habent eius vultum

                            A-a-a-a—A-men.

 

Ego autem jovialis

Gaudebo contubernalis

Cum jocunda femina.

 

Amitiés

Old friends the most. W.B.Y.

I To one, on returning certain years after.

You wore the same quite correct clothing, / You took no pleasure at all in my triumphs, / You had the same old air of condescension / Mingled with a curious fear / That I, myself, might have enjoyed them. / Te voilá, mon Bourrienne, you also shall be immortal.

II To another.

And we say good-bye to you also, / For you seem never to have discovered / That your relationship is wholly parasitic; / Yet to our feasts you bring neither / Wit, nor good spirits, nor the pleasing attitudes / Of discipleship.

III

But you, bos amic, we keep on, / For to you we owe a real debt: / In spite of your obvious flaws, / You once discovered a moderate chop-house.

IV

Iste fuit vir incultus, / Deo laus, quod est sepultus, / Vermes habent eius vultum / A-a-a-aA-men. / Ego autem jovialis / Gaudero contubernalis / Cum jocunda femina.