Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Izarak eskegi ditut
barruko patiora begira dagoen leihopean,
gure etxe-ontziaren bela maiztuak.
Lau hormaren artean ez da hodeiertzik.
Izara zuriak dantzan begien aurrean,
inoiz ezagutuko ez ditudan tokiak datozkit.
Sahats negartien gerizpea.
Xaboi usainak aspaldiko erreka dakar
eta ustekabean, harri bi eskuetan.
Aurreko leihoko bizilaguna antzeman dut
beso-bularrak esekitokirantz aurreratzen.
Tentuz dabil. Hari batean dago bizitza.
Emari honetara ez erortzeko keinua da.
Ezagun dut. Kontuz ibili beharra dago.
Desioek zerbait badakite bultza egiten da.
Haren bular marduletan iltzatu zait begirada.
Eskuek latsarrian nola, halaxe igurzten dute elkar.
Eta orduan ikusi nau.
Hemen biltzen gara orain
menderik mende moldaturiko erreka honetan.
Hemen biltzen ditugu mahukak, arropak eta begiradak.
Patio honetan lehortzen ditugu esan ezin ditugunak.
Hemen itotzen gure haurren garrasiak.