Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Zilar arrainak (Lepisma saccharina)
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten.
Tiradera zabaldu eta begiz jo nuen.
Hezetasunak hartutako lekuak maite omen dituzte
bainugelak, armairuak, liburu zaharrak
neronek ere ezkutatzeko maite ditudan berak.
Ihes egin zidan bizkor bere txikian
eta zoroan hasi nintzen
gainerako kaxoi guztiak zabaltzen.
Urpeko maskara jantzi, oxigenoa eta arpoia hartu
eta ekin nion miaketari.
Zabor hondo hartan ene ondasun guztiak
eta zilar arrainen saldoa, anabasan igeri
distira eginez.
Nire utzikinen ardora.
Sinesbera ni
hondakin haietatik izaki bizidunik
ugalduko ez zelakoan.
Berriz bistaratu zirenean
etxeko txapinarekin zapaldu nituen.
Nire lohiak ur sakonetan araztu nituen ustean
ispiluari irribarre bat eskaini nion
urazaleratzen denak arnasa hartzen duen uneko
atsegin aurpegiz.
Eta orduantxe barrundatu nuen berriro
zilar arrain parea
oinpetik ernetzen
kume sortu berriak bezain txiki eta irristakor
bakoitza bere bidean.