Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Umeen arropa armairuan laburtzen
lagunik gabeko galtzetinak nonahi.
Ez da samurra etxe bat jasotzea
geldirik egoten ez dakiten eskuak
eta haien atzetik doazen beste esku batzuk
etxe bakoitzeko historia
eguneroko objektuez idazten dabiltzalarik.
Premien su etena ikasi dugu.
Beldurraren zikintasuna ikasi dugu.
Baita imitazioz elkar maitatzen ere.
Etxe batek besoak zabaldu behar dizkizu
eta zuk estutu zaitzan utzi.
Bakea egin behar da norbere bizilekuarekin.
Gaur armairuak txukunduko ditut.
Umeen poltsikoetan
harriak eta adaxkak aurkitzea da
zoriona.