Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Legatza zabaldu dut erditik
zer garbitua duen ikusteko.
Amua dauka oraindik aho-muturrean.
Ezkatak kentzen hasi naiz
itsasoak lehortutako malko horiek.
Eta orduan agertu dira
birramama, amama eta ama sukaldean
beltzez jantzita bi nagusienak
gerria fintzen zion soineko berde loratu harekin ama.
Nork esango zukeen bi umeren ama izango zinena
hasi da amama
erretilu barrura zeharka begira.
Badakizu —erantzun diot—, zeuk esaten zenuen
umeak pentsatu gabe ekarri behar zirela.
Ekarri eta kendu, gehitu du birramamak.
Olioa zabaldu dut azpilean,
berakatza xehatzen hasi naiz.
Gerra garaian pase librea eman zion honek zure aititari.
Elkarri eman genion —ihardetsi dio.
Isiltasuna osagai berri bihurtu da
plater eta edalontzi artean.
Honetarako etorri zarete nire ezkaratzera?
Zu ez zaitez hainbeste kexatu,
oraindik odola hilero datorkizu eta bisitan.
Gainera, ez zara gure aldean hain ezberdina.
Eta euren soslaiari begira geratu naiz
sudurraren bihurdurari, ertz lausotuei.
Begiak itxi eta
arraspan jarraitu dut aiztoarekin.
Sukaldeko oholean neure azaleko ezkatak.
Labea piztera joan naizenerako
desagertuak ziren hiru andreak.
Amua kentzen saiatu naiz.
Galdera marka zorrotzegia.