Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
apurtu nintzen ekaineko egun hartan
zerua ere zartatu zen
udaberrian ohi ez duen legez.
Haize beltzak ospitaleko nire leihoaren kontra
erratz batek nola astintzen zituen zuhaitz adarrak
eta arabazozo bat ere jo zuen
hego zabal moko hautsi
espero ez nuen bisitaria.
Haren mina ukiezina zen
kantari entzuten nuen
leihoaren bestaldetik.
Nekez alde egin zuen hegan.
Puskatutako nire oskolak biltzen hasi nintzen
lurrera makurtuta
inoiz izan zuten taxua eman nahian
alferrik.
Egun hartatik aurrera
txori larregik egiten dute talka
nire gorputzeko beirekin.
Eta geratzen ote diren
begira geratzen naiz.