Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Nire lehen hitza zarelako
egin naiz zu
ez bezalako ama.
Hizkuntza fisiko hau daukat orain
dar-dar eta intziriena
txori arrain harkaitz
eta zuhaitzena.
Hizkuntza fisiko bat azalaren azpitik
ate joka.
Jo egiten dute
amaren hitzek
lehortzen ez den itogina
tantaka-tantaka
barruko hormak bustitzen.
Amaren etxea daramat barruan.
Matrioxkaren enegarren pieza
eta ezin itxi.
Ezin itxi.
Ama izan arte
ez nintzelako erabat
nire amaren alaba izan.
Eta jo egiten nau barrutik
ekaitz egunetako txori aldren zaratak
barrusabeletik eztarrira atera nahian
oihu bat eta beste bat eta beste bat
orain arte entzuten ez nekien garrasia
nire laurogei amamak deiadarka.