Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2011, poesia
 
Ezkatak
Leire Bilbao, 2006

Soiltasuna indarra, ez errazkeria; zintzotasuna, ez inozokeria”, diosku Iñigo Aranbarrik, Leire Bilbaoren lehen poema liburua, Ezkatak, hizpide duela. Idazlea pieza laburrez ondutako poemario batekin agertu da plazara, unibertso berezi bat osatzen duten uneak, begiradak, gertakariak, gogoetak.

kritikak:
Buia itsaso erdian, Aritz Galarraga, Gara, 2006-03-25
«Buia bat itsasoaren erdian begitandu zait Leire Bilbao idazle gaztearen estreinako poema bilduma hau eta izenburu hori jarri diot kritika moduko honi. Literaturaren itsasoan, ur gainean hondora egin gabe mantentzen den olerki liburua iruditu zaidalako, olatuen joan-etorriei duin eusten dien buia poetikoa».
Ezkataz gain edota azpian, emakumea borborka, Mikel Asurmendi, Irunero, 2006-04-01
«Odola bor-bor duen emakume baten errealitatea dastatzeko parada aurkitu dugu poema hauen bidez. Poetak bidaide hartu dituen poeta lagunekin bat egin nahi dugu irakurleok, euren begiak eta arimarekin bat egin, azala haztatu eta biziari borborka bide emateko».
Itsasoa eta ispilua, Javier Rojo, El Correo, 2006-04-12
«Irudi klabe horien artean inportanteena ispiluarena iruditu zait, liburuan zehar agertzen diren planteamenduak irudi horretan laburbilduta agertzen baitira. Irudi honen bidez identitatearen gaia agertzen zaigula esan daiteke, izatearen eta itxuraren arteko lehia zaharra berrituta».
Ezinaren poetika, Iratxe Retolaza, Berria, 2006-04-18
«Ezkatak arrainen gorputzeko kanpo-estalki zurrunak ez ezik, gizakien larruazaletik erortzen diren geruza-puskak ere badirelako. Ezkatak, zurrun eta itsaskorrak, baina aldi berean malgu eta erorkorrak».
Txikitasunaren isladak, Jon Kortazar, El País, 2006-08-07
«Badu, neurri berean, poemak mezu indartsuaz bukatzeko, gramatikarekin eta aditzekin jolasteko eta hizkuntza haratago bidaltzeko gogoa. Ez dira dohain txikiak poeta berri batentzat».
Ezkatak, Iratxe Retolaza, Berria, 2007-02-10
«Emakume-subjektu bat(zu)en ezintasunak adierazteko orduan trebetasunez josi ditu lehen parteko poemak, ezintasun horietan sakonduz».