Aurkibidea
1
2
3
4
URA ITURRIAN BEHERA
Bizi garen
alde honetan
erloju-orratzen aldera
biratzen joaten da ura
iturrian behera.
Bizi zaren
alde horretan
beste aldera.
Horregatik
azken tantak
erortzen utzi aurretik
itxi nahi izan dut iturria,
ez gaitezen bakoitza
bere aldera
jiratzen joan.
Ontziak harraskan
geratu dira
eta gaur ez didazu
oheratu aurretik
baso bete ur ekarri.
Iturri bat zabalik
entzuten dudanero
esan, erantzuten diot.