Aurkibidea
1
2
3
4
BEHAR DU
Behar du beste modu bat izan
salmahaietako arropa bezala ez amaitzeko,
azala erortzen uzteko
gogoak ematen duenean.
Behar du beste modu bat izan
erantzunak irribarre huts ez izateko,
betileak biluzten uzteko
gorputzak astintzen duenean.
Behar du beste modu bat izan
formak hautsiz mantentzeko,
eskua sendo oratzeko
bidea norberaganantz denean.
Behar du beste modu bat izan
aieru hutsez ez jokatzeko,
aske lotzeko,
emantzat emandakoa desemateko.
Behar du beste modu bat izan.
Beste modu bat.
Beste bat.