Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2011, poesia
 

 

ERREPIDEAN

 

Errepidera irtendako piztia izutua zirudien.

Maleta bat zuen aberri.

Zainetan ur lodia zeramala esan zidan.

Zer besterik da odola?

 

Oraindik ez dakit

zergatik geratu zen autoa bere aurrean.

Ondoko eserlekua eskaini nion eta

nora galdetzeko betarik ez zidan eman.

 

«Zu eta bion artean

18 urteko aldea dago» esan nezake,

baina ez dago segundo erdi bat ere.

«Inoiz ez da goiz bizitzen hasteko. Badakizu?

Nire alabak zure antza izan behar du».

 

Neuk jakingo nuela non gelditu

egin zidan arrapostu;

bidean zegoela, bidera joateko;

autoa gelditzea besterik ez nuela

etorri bezala joan zedin.

 

Berbetan jarraitu zuen nire isiltasunean.

Semaforoa gorri jarritakoan zabaldu zuen atea.