Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2011, poesia
 

 

OINAK

 

                        Etxerako bidean dago ia beti,

                        kalean norbait aurkitzen duenean.

                                            ELFRIEDE JELINEK

 

Ibiltzeko moduagatik jakin liteke

bere buruarekin gustura doan bat.

Ibiltzeko moduagatik

zoriontsu izateko bokazio faltan da hori,

takoiak kentzean hutsean geratzen da hura,

ez du lurra sentitzen oinutsik datorren  horrek.

 

Zu ere ibiltzeko moduagatik ezagutzen zaitut lepoz,

galderak irakurtzen dizkizut oinatzetan,

eta badakit ez zarela nigana etortzen ausartuko

bidean adieraziko zenidakeelako esan beharrekoa,

zure eta nire arteko bidean artez datorrena

aurrean paratu eta ez lidakeelako aitortuko

entzun nahi dudana, zure oin hotsek bezala

zure oin hotzek behin aitortu zidatena.