Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Lehen edoskitzean
pago bat ernatu zitzaidan bularrean
atzamarretan urkiak zabaldu
bihotzean ereinotza.
Orain baso batek zeharkatzen dit bizkarrezurra
bidaide eta lapurrak
xuxurlak eta beldurrak
dabiltzan basoa.
Eraztun berriek jantzi didate enborra.
Hau da bizi naizen zirkulua
zedarritzen nauen eremua.
Ustekabeko lekuetara
hegaldatu dira nire adarrak
lurjabetu sustraiak
eta hala ere badaki nire zurtoinak
noizbait erauzi egingo dutena.
Hedatzen eta askatzen naiz
sahatsa bezala lurrerantz
makurtzen bizitzaren aurrean.
Zure jaiotzak zuhaitz bat merezi zuen.
Ez naiz aizkoraren beldur.
Bestelako izuek zuhaiztu naute.
Orbela ari du.