Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

erortzen doaz teilak
zartatuak leihoetako beirak
sarraila ahulegia ateak
norena da gorputza
gorputz izateari uzten dionean?
adabatu eta jositako harriak
euriak garbitutako etxe-aurreak
pipiak hartutako zutabeak
norentzat ziren laztanak
eta norenak?
nork jotzen dio larrua nori?
nork egiten maitasuna?
nork ematen, nork ebasten dio
beldurra gorputz horri?
nork zauritzen, nork hebaintzen?
noiztik da
hiri haragitu
haragi etxekotu
noiztik etxe publikoa?
belarrezko odol
asfaltozko ile
egurrezko hezur
zeinentzat eraiki da
norena da
nork nahi du?
erortzeko zorian dagoen etxea
desjabetutako giltzen lekuko isila.