Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Gura nuke
jaiotza-agiririk gabeko itsasoarekin berritu
nire azalaren bide nekatuak
lurrik zaharrenarekin ezabatu
zuhaitz adarren eran
txorien ubera ukitu
dardaren neurri zehatza izan
airea moztu eta edan
uztarekin batera itzuli etxera, beti ezberdin,
gutxien uste dugunean
gatozelako bueltan
isiltasuna itzultzen hastearekin.
Gura nuke
hizkuntzari eskuez habia egin
ez balitzaizkit izen guztiak eroriko bidean.
Ezin itzularazi, ordea,
inoiz joan ez dena.
Hitzez oinez ikasi
gura nuke.