Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
museo eta elizen ordutegian bisita daitekeena
zuri-beltzezko argazkiz beterik
behialako otordu usainez ondua.
Neuk ere balak jaurti dizkiot
geziak eta harriak, Matxitxakoko bouak
bidali izan ditut haren gorputzera.
Eta barrurantz hausten diren etxeen antzo
iraun du zutik.
Ez dut aterik gabeko
etxe baten giltzarik nahi, ama.
Ez dut bizitoki garbiegi bat nahi.
Kresal eta itsas-belar usaina duen etxea desio dut
arropak eta izarak esekitokian zintzilik dituena
haizea dabilenean
dantzan agurtuko nautenak.
Ez dut jakin zabalik zegoen atetik begiratzen, ama.