Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

TEST PSIKOTEKNIKOA

 

 

Zer irizten diozu energia nuklearraren erabilerari?

Gustatzen al zaizkizu Cy Twomblyren koadroak?

Baliagarria zaigu eskandinabiarren eredu soziala?

Zenbat lagun dituzu facebooken?

Badakizu nor den Henry Bengoa?

Bigarren aukeretan sinesten duzu?

Zein hizkuntzatan esan dezakezu au-revoir?

Angela Merkel ala Nicolas Sarkozy duzu nahiago?

Ezkertiar edo eskuindar, nola definituko zinateke?

Badaukazu Sonic Youthen diskorik?

Zure gurasoak bizi dira?

Gezurrek justifikaziorik badutela pentsatzen duzu?

Egin al zenuen lehen jaunartzea?

Beti alderdi berari bozkatu diozu hauteskundeetan?

Ze euskal liburu duzu ohe ondoko mahaitxoan?

Zer moduz moldatzen zara aurreko maitaleekin?

Arazo guztiek konponbidea dutela uste duzu?

Zenbat ebakuntza egin dizkizute?

Afaltzeko zer nahiago duzu: pasta ala arraina?

Zure etxean ala autoan?

Bihar?... edo agian besteren batean?