Aurkibidea
EZIN AHAZTU NOR NAIZEN
AZKENAK IZATEA
Libre izatea ("Y" belaunaldia)
Bi aulki eta mahai bati begira
PAPEREKO LAGUNAK
Lau post-it 21. mendean poema liburu bat idazteko
GEZUR ETA HARAGI
BARRURANZKO BIDAIA
ATZERA LUR HARTZEN
KOORDENADA BERRIAK
Aurkibidea
EZIN AHAZTU NOR NAIZEN
AZKENAK IZATEA
Libre izatea ("Y" belaunaldia)
Bi aulki eta mahai bati begira
PAPEREKO LAGUNAK
Lau post-it 21. mendean poema liburu bat idazteko
GEZUR ETA HARAGI
BARRURANZKO BIDAIA
ATZERA LUR HARTZEN
KOORDENADA BERRIAK
VLADIMIR
(MAIAKOVSKIREN
POEMA BATEAN)
1
Lagun tobaritxok!
Barka poxelatzea.
Atzera egiteko asmorik gabe
aspaldiko zerbait
aipatu nahi dizuet:
nik ez dut ahaztu
hitza ez dela letra bakarrik.
Mundua poemetara ekartzeko
ardura larriak
nahi zituen loreak eta behar zituen harriak
egiaren gezurrak eta gezurraren egiak
orain idazteaz mila kezka izaten jarraitzen dut
eta gutxi dira berriak.
Gure hizkeran
esaldia labana zen
zorrotz eta zuzen
hitzak behar zuen garden
eta akuiluak ezten...
baina idazten
iruzurtia besterik ez da aberasten.
(eta gure sakelak txorien habia ziren...)
2
Nork ez zuen eltze bete sutan asmoz?
Hitz hilezkorren aurka
biziaren trazuz
zokoak harrotuz bazterrak sutuz
(orrietakoak bederen)
barrenak hustuz
gertatzen zela uste genuena jaso nahi genuen.
Zuk harako liburua irakurri
eta poema bahituran ematen zenuen presaka itzulita.
Dena Vladimirrentzako!
Zenbat hitzen banketxe ostu ditut nik?
Haiek
ehunka bihotzi
jaten eman behar zieten.
Hitz haiek gaueko ogia ziren
hitz haiek portura zetorren ontzia ziren
hitz haiek iraganez kargaturiko arma ziren
hitz haiek ez zuten hitzetan loratu behar.
3
Posible da!
Mundurako eta guretzat
produkzio materialerako bitartekoen kontrola
eskatzen genuen.
(Guk idatzi guk multikopian pasa guk banatu).
Metaforaren gainbalioa alboratuz
irakurriaren plazera trukean emanez
guk beste inor gutxik idatzi du ukabilez.
4
Orria kuartillan erditua
mezuaren lirika eta hitzen hezurra
politikoa bada ez da gezurra
literaturaren ahots zauritua.
5
Zuengatik da ederra aldarria.